Boleroa maurice ravelen lanik ospetsuena eta antzeztuena da, belle epoque ko ikonoa zen ida rubinstein dantzari eta mezenas errusiarrak agindua. orkestraren birtuosismo ariketa ezinago fina kontsideraturik, parisen estreinatu zen 1928an, garnier operan. jose? antonio abad ek doinu honetatik istorio liluragarria abiatzen du, partituraren notak bailiran orkestra oso berezi baten musikariak aurkezten ditu, dagozkien musika tresnekin. federico delicado ren ilustrazio harrigarriek protagonistak animalia humanizatuak dira, mehatxupean dauden espezieak hiri ingurune batera garamatzate luxuzko parte hartzaile gisa, musikaz gain, argiaz eta kolorez ere betetzen gaituen kontzertu gogoangarri batera.
